Sistema de reserva del hotel
Galtzagorri Elkartea 1990ean sortu zen eta gure egitasmo nagusien artean, euskarazko haur eta gazte literatura sustatu eta ezagutaraztea daudela esan genezake. Elkartean, hortaz, literaturgintza mota horrekin harremana duen edonork har dezake parte, dela idazle eta ilustratzaileek, irakasleek, bibliotekariek, itzultzaileek, liburusaltzaileek,... haur eta gazte literaturzale den edonork. Guztiarekin, ez dira hor agortzen Galtzagorri Elkartearen jarduerak, jakina denez, OEPLI delakoan (Organización Española para el libro infantil y juvenil) euskal ordezkaritza bere gain hartzen baitugu urtero. Hau dela eta, Espainia mailan antolatzen diren lehiaketa desberdinetan (dela Lazarillo sarietan, dela Haur eta Gazte Literaturako Sari Nazionalean) euskal hautagaiak proposatzen ditugu. Horrekin batera, nazio artean haur eta gazte literaturan entzute handiena duen IBBY erakundeak kaleratzen duen Ohorezko Zerrendarako nahiz Andersen sarietarako ere euskal idazle/ilustratzaile/itzultzaileak proposatzen ditugula esan behar da. Ibilaldi honetan hainbat ekimen finkatu dira, hala nola urtero burutzen diren areto, biltzar eta irakurzaletasuna sustatzeko egitasmoak. Azken hauen artean ondorengoak leudeke:
Horretaz gain, argitalpenen artean Euskal Idazleen Katalogoa eta urtean bitan Behinola aldizkaria kaleratzen dugu. Encuentre su hotel ideal y compare los precios |
Hotel Reservation Network
© At-hotels.com 2025 | Quienes somos | Declaración de privacidad | Contáctanos